bokomslag Erreaktore Kimiko Homogeneoen Ingeniaritza
Vetenskap & teknik

Erreaktore Kimiko Homogeneoen Ingeniaritza

Jose Luis Ayastuy Unai Iriarte

Pocket

1249:-

Funktionen begränsas av dina webbläsarinställningar (t.ex. privat läge).

Uppskattad leveranstid 7-11 arbetsdagar

Fri frakt för medlemmar vid köp för minst 249:-

  • 224 sidor
  • 2012
Liburu honen helburu nagusia da industri mailan erabiltzen diren erreaktore kimiko homogeneoen diseinurako, analisirako, ustiapenerako eta hobekuntzarako beharrezko ezagutzak ematea. Liburu honen bi egileek hainbat urte eman dute erreaktore kimikoen ingeniaritza irakasten. Euskarazko ikasmaterial urritasunak eta berezko terminologia finkatzen laguntzeak bultzatzen du liburu hau idaztera, gradu berrietako ikaslegoari euskaraz idatzitako ikasmaterial bat eskaintzeko asmoarekin. Liburu hau ikasmaterial gisa erabil daiteke bai kimikako bai kimika ingeniaritzako graduetan. Erreaktore kimiko homogeneoen diseinurako funtsezko azalpenak, definizioak eta irudikapenak hamar gaitan aurkezten dira. Lehen gaian erreaktore kimiko homogeneoen diseinurako oinarriak ezartzen dira. Hurrengo bederatzi gaiak bi atal nagusitan banatzen dira: lehenengoan (2 - 5 gaiak) erreaktore kimiko homogeneo idealen oinarrizko diseinua aztertzen da (jardute ez-jarraitua eta jarraitua). Bigarrenean (6 - 9 gaiak) irizpide anitzen araberako erreaktore ideal egokiena aukeratzeko oinarriak azaltzen dira. Azkenengo gaian eredutik desbideratzen diren erreaktore kimikoen diseinurako oinarriak aurkezten dira.
  • Författare: Jose Luis Ayastuy, Unai Iriarte
  • Format: Pocket/Paperback
  • ISBN: 9783659027758
  • Språk: Engelska
  • Antal sidor: 224
  • Utgivningsdatum: 2012-07-23
  • Förlag: Eae Editorial Academia Espanola